Jeiki Fundazioa
1987an eratu zuten Gasteizko Elizbarrutiak, Caritasek eta Molinuevo Fundazioak. Jeiki Fundazioa ongintzazko erakundea da, eta menpekotasunen (substantziekin eta substantziarik gabe*) arloan lan egiten du, baita beraien familiekin prebentzio-, laguntza- eta gizarteratze programen bidez.
Momentu hartan heroinarekiko zegoen adikzio arazo larriaren aurrean eta arreta emateko baliabide espezializaturik egon ezean, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako elizbarrutietako gotzainek erabaki zuten Progetto Uomoren metodologian oinarritutako menpekotasun arazoak dituzten pertsonentzako errehabilitazio programa bat abian jartzea. Geroago, eta profilen aldaketetara zein premia berrietara egokitzeko, Fundazioak, administrazio publikoekin lankidetzan, beste prebentzio programa batzuk (Hazgarri), tratamendua, laguntza eta inklusioa (Aukera) barne hartzen ditu.
* Joko patologikoa, bideojokoak, sare sozialak, mugikorraren erabilera, etab.
Zure laguntza izatea da gure misioa
Pertsonaren eta gizartearen ikuskera kristaua dugu
Pertsonak menpekotasunen aurrean babestea bilatzen dugu, arrisku edo bazterkeria egoeran daudenak gailenduz, haiek baitira prozesuan protagonistak.
Guri buruz
- Adikzioen tratamenduan espezialistak eta erreferenteak gara Araban.
- Menpekotasunak dituzten pertsonei adikzio hori gainditzen laguntzen diegu, haiek prozesuan protagonistak izanik.
- Lankidetza eta sareko lana dira adikzioak dituzten pertsonei laguntza hobea emateko gure apustua.
Baloreak
- Pertsonaren duintasuna balio gorentzat, aldatzeko zein eraldatzeko gaitasunarekin.
- Pertsonaren ikuspegi terapeutiko integrala bere dimentsioetan; biologikoan, psikologikoan eta sozialean. Bere osotasunean kontuan hartuta bakarrik lor daiteke errehabilitazioa.
- Lehentasuna: Pertsona baztertuenak.
- Lankidetza arlo publikoarekin, independentziari eta elkarren osagarritasunari dagokienez.
Gure misioa pertsonaren eta gizartearen kristau ikuskeran inspiratuta dago. Pertsonak menpekotasunen aurrean babestea bilatzen dugu, arrisku edo bazterkeria egoeran daudenei garrantzia emanez.
Ohiko galderak
Testigantzak
Asteburuan begiraleekin irteerak egiten ditugu, urtegira, bisita gidatuak... Egunak atseginez pasatzen dira. Hemen negar egiten dut, garrasi egiten dut, sufritzen dut, barre egiten dut... Ikaskideek partekatzen dute... Ez dut inoiz ahaztuko.
Ez naiz sekula nekatuko, oso lagungarria da mundu guztiak bere arazoak dituela eta inork ez duela epaitzen ikustea. Ikaskideek partekatu egiten dute, lagundu egiten dizute eta horrek konfiantza handia ematen du.
Pazienteok gure erreferentziazko terapeuta dugu, eta astero hitz egiten dugu berarekin banaka. Horrez gain, nire emaztearekin, gurasoekin, arrebekin eta amaginarrebarekin ere izaten ditut topaketak. Oso emozionantea da... aspaldiko bizipen asko azalerazten dira.
Bergizarteratzea Jeikiren komunitatean izaten da oraindik. Jarraipena egonaldia bukatzen denean egiten da, terapeuta bat izaten jarraitzen duzu eta egoitzatik kanpoko eguneroko esperientzia guztiak berarekin partekatzen dituzu.
Programas
Hazgarri
Programa preventivo y de apoyo, dirigido a adolescentes y jóvenes (hasta 21 años), con apoyo a sus familias.
Aukera
Programa ambulatorio para el tratamiento de las distintas problemáticas derivadas de adicciones con y sin sustancias.
Proyecto Hombre
Programa integral e intensivo con una fase del tratamiento en Centro Residencial en formato de Comunidad Terapeútica.
Lankidetza
Lankidetza eta sareko lana dira adikzioak dituzten pertsonei laguntza hobea emateko gure apustua.