Metodologia
Programen helburua jarrera aldaketa, aldaketa emozionala eta aldaketa kognitiboak garatzea eta erraztea da menpekotasun nahasmendua desagertzeko. Horretarako autonomia pertsonala sustatzen da, nork bere bizitza-proiektua garatu, eraiki eta gizarteratzeko Helburuak progresiboak dira, hortaz, fase aurreratuetan aurreko faseetakoak mantentzen dira.
Tratamendu eta errehabilitazio programak
Jeiki Fundazioaren asistentzia sailak bi tratamendu programa garatzen ditu:
- Gizakia Helburu programa, anbulatorio-egoitza ekoadre konbinatu batekin (komunitate terapeutikoaren ospitaleratzearekin batera), 24 orduko arretarekin.
- Aukera programa, enkoadre anbulatorio batekin hasieratik amaierara arte (ez dago ospitaleratzerik eta erregulartasunez joaten da tratamendu prozesua egitera).
Sartzeko modua – bai Gizakia Helburura, bai Aukera Programara – Informazio elkarrizketak deritzogun bitartez gauzatzen da.
Informazio elkarrizketak
Informazio elkarrizketek Jeiki Fundazioan tratamendua hasi nahi dutenekin egiten dira; aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz.
Gizakia Helburu Egoitza Programa
Komunitate terapeutikoaren baliabide oso espezializatuak dituen programa da hau, orokorrean, substantziekin edo substantziarik gabe menpekotasun arazoak dituzten 21 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, bai eta adikzioetan desintoxikazioa eta desohitzea lortzeko helburuarekin.
Aukera programa anbulatorioa
Aukera programa anbulatorioa menpekotasuna gainditzeko laguntza eskatzen duten eta eguneroko erantzukizunekin (lana, familia, seme-alabak, ikasketak...) bat etorri ditzaketen pertsonei zuzenduta dago. Esan daiteke substantzia toxikoen kontsumoa etengabe denboran gertatzen den prozesu batek eragindako desegituraketa edo desegonkortzea ez dela substantzia toxiko horien errealitatea soilik, baizik eta bizimodu jakin baten ondorioa; horregatik, "menpekotasun- jokabideak" alde batera uztea ezinbestekoa da aurreko autonomia eta independentzia berreskuratzeko.
Balorazio eta Ebaluazio Psikologikoko Unitatea
U.V.E.P. deritzona Jeiki Fundazioaren barnean dagoen baliabide edo atal bat da. Nolabaiteko independentziarekin, adikzioen edo izaera arriskutsuen prebentzioaren esparruan tratamendura jotzen duten erabiltzaileen balorazio eta ebaluazio psikologikoa ematera zuzenduta dago. Horretaz gain, Fundazioko profesionalei balorazio eta ebaluazio prozesuetan lortutako informazioari buruzko aholkularitza, laguntza eta informazioa ematen zaie; erabiltzailearen ebaluazio zehatzago bat izateko eta nortasunaren, garapen kognitiboaren eta psikikoaren (patologikoak) funtzionamendu baldintzak tratamendurako erraz detektatu ahal izateko.
Hazgarri Programa
Prebentzioa eta esku-hartze psikologikoa eta psikohezitzailea gazteentzat/nerabeentzat eta beraien familientzat
Prebentzio eta esku-hartze psikologiko eta psikohezitzaileko programa, bizitzaren etapa honetako arazoak konpontzeko laguntza behar duten gazte/nerabeentzat eta beraien familientzat.
Lan ildoak
- Adikzioen prebentzioa
- Portaera eta egokitzapen arazoak
- Familia gatazkak
- Osasun mentala
Programak hiru proiektu ditu honako hauei zuzenduta:
Drogak kontsumitzen hasi diren eta/edo beste arrisku egoera edo izaera batzuk dituzten nerabeekin eta gazteen esku hartzea.
Drogak kontsumitzen hasi diren eta/edo beste arrisku egoera edo izaera batzuk dituzten nerabeen gurasoekin esku hartzea.
Osasunerako prebentzioa eta hezkuntza eskolan eta komunitatean.
Jokaerazko adikzioak
Joko patologikoa, lotura, erosketak, bideojokoak, sare sozialak...
Era transbertsalean gure programei, jokaerazko adikzioak dituzten pertsonentzat eta beraien familientzat esku hartze eta tratamendu proiektua garatzen dugu.
Era transbertsalean gure programei, jokaerazko adikzioak dituzten pertsonentzat eta beraien familientzat esku hartze eta tratamendu proiektua garatzen dugu. Laguntza eta tratamendu proiektu honek adikzioak sortzen dituzten jokaerak dituzten adinekoei eta adingabeei zuzenduta dago (joko patologikoa, Internet eta sare sozialen abusua, bideojokoak, erosketetara adizkioa, sexuarekiko edo lanarekiko menpekotasuna...).
Jarduera fisikoaren aplikazio terapeutikoa
Oso dokumentatuta daude tratamendu bat egiten ari diren pertsonen osasun fisikorako, psikologikorako, emozionalerako eta sozialerako jarduera fisikoak dituen abantaila terapeutikoak. Gure esperientzian oinarrituta, jarduera fisikoa ezinbestekoa da adikzioen tratamendu integralerako.
Zehazki, ariketa aerobikoak eta indar entrenamenduak onura handiak dituzte menpekotasunen tratamenduan. Eta askotan, gainera, naturarekiko kontaktua eta aisialdi osasungarri bat sortzen laguntzen dute; oreka mental eta emozional handiagoa emanez eta adikzioen problematika batean presente egon daitezkeen narriadura batzuk berreskuratzen laguntzen du. Egoitza fasearen barruan hasierako balorazio fisiko bat integratzen dugu ezarritako helburuen arabera diseinatutako jarduerak banaka eta taldeko tratamenduan osatzeko aukera ematen diguna. Egiten ditugun jarduerak era askotarikoak dira eta orain arte honako hauek izan dira: igeriketa, hipika, futbola, parkourra, entrenamendu funtzionala, gimnasio pribaturako sarbidea Komunitate Terapeutikoaren instalazioetan, etab.
Arreta telematikoa
Banakako eta taldeko tratamendu psikoterapeutiko telematikoa egiten dugu. Arreta telematikoa emateko eredu egokitu bat garatu dugu adikzioei aurre egiteko, bideokonferentzien eta bestelako tresna online batzuen bidez, aurrez aurreko aukerak zailtasunak dituen kasuetan edo horren osagarri gisa.
Zigortuta eta menpekotasunak dituzten pertsonei arreta emateko programa
1990tik espetxe eremuan lan egiten dugu adikzioak tratatzeko. Askotan aurkitzen dugu betetze judizial baten atzean adikzio arazo bat dagoela. Gure programak pertsona orok egin dezakeen aldaketan duen konfiantzatik abiatzen dira. Egoitza tratamendu batean izan dezaketen metodología eskaintzen dugu Komunitate terapeutikoarekin ondoren espetxez kanpoko jarraipena egiteko, gizarteratzea eta laneratzea bereziki azpimarratuz. Erregimen irekian dauden pertsonentzat tratamendu anbulatorioa ere eskaintzen dugu.
Era berean, justizia errestauratiboa tratamenduaren beraren zeharkako ardatz gisa hartzen dugu. Beste erakunde batzuekin batera parte hartzen dugu ESEN plataforman.
ERDU programa
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programa hau Agipadek, Etorkintzak, Gizakiak eta Jeiki Fundazioak sustatzen dute Euskadin, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak saritu du jardunbide egokien 'Elkar Eginez' izeneko aintzatespen ekitaldian aipamen berezia emanez.
Menpekotasunen arretarako ditugun unitate mugikor espezializatuak, gizarte babeseko sistemekin koordinatuta eskatzen duten lekuetara garraiatzen dira bertan egiten ari den lanaren osagarri gisa arreta eskaintzeko.
Halaber, kaleko esku-hartze komunitario bat egiteko beharrezkoa den tokira joaten dira.
Prebentzioa enpresaren eremuan
Osasunaren prebentzioaren esparruan, gero eta garrantzi handiagoa du langileen zaintzak. Adikzioak normalizatu diren gizarte batean, prebentzio eta esku hartze programak behar dira enpresaren arloan. Harremanetan jarri gurekin lankidetza proposamen bat egin nahi izanez gero.
Programen helburu diren profilak
Gure programek menpekotasun arazo bat edo nerabetasunean arazoren bat duen pertsonaren borondatea izaten dute beti. Adingabeak eta adin nagusiak tratatzen ditugu, baita beraien familia ingurunea zein gertuko harremanak. Pertsonaren profilaren eta bere helburuen arabera ebaluatzen da zein den programarik egokiena (Hazgarri, egoitza asistentziala edo anbulatorioa, etab.).
Nola bideratu kasu bat?
Arabako Osasun Sistema Publikoarekin (Osakidetza) baimendutako eta itundutako osasun zentroa gara. Sare publikoko osasun profesionala bazara, kasu bat kontsulta arteko deribazio baten bitartez bidera daiteke. Osasun arloko profesional pribatua bazara edo babes sistema sozialaren parte bazara, (gizarte langilea, hezitzailea, etab.), kasua zurekin koordinatzeko edo baloratzeko desbideratze bat ere egin daiteke 945 143 720 telefono zenbakira deituz.
Adikzioei buruzko informazio orokorra
Adikzioen arazoa gure gizartean
Substantziak kontsumitzea fenomeno unibertsala da kultura guztietan, eta erabiltzen dituzten gizabanako askori eragiten die bizitzako uneren batean. Hala ere, substantzien erabileratik menpekotasunera edo menpekotasun-portaerara igarotzea ez da berehalako prozesu bat, baizik eta etapa desberdinetatik igarotzen den prozesu konplexuago bat baizik.
En los últimos años se incluyen distintas conductas bajo la denominación genérica de adicciones o conductas adictivas. Basadas inicialmente en el concepto de dependencia (física y psíquica), y evolucionando a partir del mismo, se aplicaban inicialmente a sustancias psicoactivas que, ingeridas por un individuo, tenían la potencialidad de producir dependencia.
Azken urteotan hainbat jarrera, adikzio edo portaera adikzio denominazio generikoaren pean sailkatu dira. Horiek menpekotasunaren kontzeptuan oinarrituta (fisiko eta psikikoa), pertsona batek irtentsitako substantzia psikoaktiboek sor zezaketen menpekotasun potentzialari deritzo.
Ikerketek aurrera egin ahala, ikusi zen substantziak tartean egon gabe ere bazirela substantzia psikoaktiboen antza menpekotasuna sortzeko gaitasuna zuten jokabideak.
Nerbio-sistema zentralean sorrarazten duen eraginaren arabera, hori da Munduko Osasun Erakundeak onartzen duen sailkapen unibertsala. Zientzia medikoak jarraitu beharreko tratamenduak preskribatzeko erabiltzen duen tipologia da: depresoreak, estimulatzaileak eta haluzinogenoak/psikodelikoak.
Depresoreak
Nerbio-sistema zentralaren funtzionamendua murrizten edo atzeratzen dutenak dira. Kontzentrazioaren eta batzuetan, adimenaren alterazioa eragiten dute; kanpoko estimuluen hautematea gutxitzen dute, eta erlaxazioa, ongizate-sentsazioa, sedazioa, apatia eta tentsioa gutxitzea eragiten dute. Droga depresoretzat sailkatzen dira alkohola, barbiturikoak, lasaigarriak, opioa eta horien deribatuak (morfina, kodeina, heroina, metadona).
Estimulatzaileak
Nerbio-sistema zentralaren jarduera bizkortzen duten drogak dira, eta euforia, desinhibizioa, kontrol emozional murriztua, suminkortasuna, agresibitatea, neke txikiagoa, loa gutxitzea, mugimen-kitzikapena eta egonezina eragiten dituzte. Talde horren barruan kokaina, anfetamina motako estimulatzaileak eta sintesi-drogak eta substantzia psikoaktibo berri gehienak sartzen dira.
Haluzinogenoak/psikodelikoak
Sentipenetan distortsioak sortzeko eta gogo-aldartea eta pentsamenduaren prozesuak nabarmenki aldatzeko gaitasuna dute ezaugarri. Beraien izena pertzepzio ez-errealei zor zaie (haluzinazioak). Iturri natural eta sintetiko ugaritako substantziak dituzte eta egituran desberdinak dira.
Beste substantzia psikoaktibo batzuk
Kannabisa
MOEren hasierako sailkapenean, THC printzipio aktiboaren potentziala dela eta, substantzia hori "haluzinogenotzat" klasifikatzen zen; baina gaur egun horietatik bereiztu da. Kantitate murriztu eta ertainetan sortzen dituen ondorioak jangura, euforia eta/edo erlaxazio-sentsazioa dira; baita ere kontzentratzeko eta informazioa atxikitzeko zailtasuna, horrek ikaskuntza prozesuan suposatzen duen guztiarekin.
Inhalatzaileak
Inhalatzaile ia guztiek efektu anestesikoak eta gorputz funtzionamenduaren atzerapena eragiten dituzte. Luzaroan erabiltzeak kalte iraunkorrak eragiten dizkio nerbio-sistemari, eta horrek gaitasun fisikoak eta mentalak murrizten ditu.
Substantzia Psikoaktibo Berriak
Drogen eta Delituen aurkako Nazio Batuen Bulegoa UNODCek "substantzia psikoaktibo berriak (SPB)" terminoa baino ez du erabiltzen, nahiz eta "berriak" terminoa ez den nahitaez asmakuntza berriei zuzentzen – zenbait SPB duela 40 urte sintetizatu ziren lehen aldiz –; baizik eta substantzia horiek merkatuan berriki agertu direnei eta ez direnak 1961eko eta 1971ko Konbentzioetan sartu. Substantzia horiek substantzia ezagunen antzeko propietate kimikoak eta/edo farmakologikoak dituzte, eta nazioartean kontrolatuta daude jada.
Komorbilitatea eta patologia duala
Patologia duala osasun mentalaren eremuan adikzio bat eta beste nahasmendu mentalbat aldi berean edo bere bizitza zikloan zehar jasaten dituzten subjektuei aplikatzen zaion izena da.
Substantzia batekiko adikzioa psikopatologia garatzeko arrisku-faktore bat izan daiteke. Nahasmendu psikiatrikoek drogak kontsumitzen hastea ekar dezakete.
Psikopatologiak drogarekiko menpekotasunaren ibilbidea alda dezake. Nahasmendu psikiatrikoari eusteko alderdiek etengabe aurrera egitea, sendotzea eta berriro gaixotzea ekar dezakete.
Baliabideak eta koordinazioa
Kasuak koordinatzeko lan handia egiten dugu Arabako Osasun Mentaleko Sarearen barruan dagoen Adikzioen alorreko Orientazio eta Tratamendu Zentroarekin COTA. Zentro horriek laguntzan gaituzte tratamendu psikiatrikoak, farmakologikoak, analitikoak eta abar behar direnean.
Gainera, Arabako eta Euskadiko osasun sistemako eta gizarte-babeseko baliabideekin koordinatzen gara.
Aholkularitza eta prestakuntza eskaintza
Jeiki Fundaziotik hainbat prestakuntza ekitaldi egiten ditugu urtean zehar. Menpekotasunak edo nerabetasuneko arazoak dituzten pertsonei aholkularitza ere eskaintzen diegu. Edozein prestakuntza, aholkularitza edo kontsultarako, zure esanetara gaude 945 143 720 telefonoan.
Prebentzio tailerrak
Adikzioen inguruko prebentzio programa espezifiko bat garatzen dugu maila unibertsalean aurrenerabe eta nerabe eskolatuentzat.
Gure tailerrak prebentzio zentroen edo teknikarien eskaeren arabera pertsonalizatzen dira. Orain arte ezagututako ebidentzia enpirikoan oinarrituta, gaiak eta dinamikak aukeratzen ditugu adikzioen prebentzioan funtsezkoak diren aldagaiei dagokienez, substantzia edo portaera problematikoen kontsumo, erabilera eta neurri gabeko portaerak galarazteko edo atzeratzeko.
Alde batetik, autoestimua, gizarte trebetasunak, gatazken konponketa, agresibitatea eta emozioak lantzen ditugu. Eta, bestetik, egiazko informazioa ematea eta substantziei eta horien erabilerari buruzko iritzi pertsonal eta kritikoa sortzen ditugu. Era horretan, aurrenerabeei eta nerabeei gaitasunak ematen dizkiegu mendekotasunen aurrean dituzten ahuleri egoerei aurre egiteko.
Kontaktua
Sareko lana eta baliabideen arteko koordinazioaren aldeko apustua egiten dugu beti. Edozein kontsulta, deribazio, tailer edo programa zehatzetarako zure esanetara gaude 945 143 720 telefonoan.
Lotura
Edozein kontsulta, deribazio, tailer edo programa zehatzetarako zure esanetara gaude 945 143 72 telefonoan.
Programas
Hazgarri
Programa preventivo y de apoyo, dirigido a adolescentes y jóvenes (hasta 21 años), con apoyo a sus familias.
Aukera
Programa ambulatorio para el tratamiento de las distintas problemáticas derivadas de adicciones con y sin sustancias.
Proyecto Hombre
Programa integral e intensivo con una fase del tratamiento en Centro Residencial en formato de Comunidad Terapeútica.