Fundación Jeiki

S. Ignacio de Loyola, 2
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 14 37 20
Faxa. 945 14 13 04

Harremanetarako helbidea:
C/ Bernal Díaz de Luco
nº 6 bajo
01013 Vitoria-Gasteiz

Haz un donativo

GIZAKIA HELBURU

Tratamendurako eta bergizarteratzeko Programa integrala, drogamenpekotasuna pairatzen dutenei eta bere senidei zuzenduta

Araban, Gizakia Helburu deituriko programa terapeutiko-hezigarria, 1987ko irailan ekin zion bideari.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Drogen kontsumoarekin arazoak dituzten helduei, bere familia eta gizarte sareari.

ZER NAHI DU?

Tratamenduan dauden pertsonak, garapen pertsonala eta soziala lortzeko prozesu bat egitera bultzatzea, drogetatik urrun eta bizitza autonomoa izan dezaten.

ZER MOTAKO ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITU?

Harrera Zentrua

Arreta anbulatorioa.
Balorazio fasea: eskaeraren azterketa egiten den gunea, kasu bakoitza bertako zein kanpoko zerbitzu berezietara bideratuz.
Motibazio fasea: orbanako aldaketa prozesu bat aurrera eramateko, beharrak identifikatzeko laguntza, hasierako helburuak etab sustatzeko gunea.
Eguneko zentrua (10:00tatik 13:00tara).

Komunitate terapeutikoa

Egoitza-egitura.
Komunitatea, autolaguntza talde bat da. Pertsonak espazio eta denbora egoki batean bizi duen esperientzitzat hartzen dugu, hazkuntza pertsonala eragiteko eta jarrera, afektibitate eta kognitibo orekak lortzeko.

Bergizarteratze fasea

Arreta anbulatorioa.
Tratamenduaren azken helburua, gizabanakoaren autonomia eta bere bergizarteratzea (familian, gizarte sarean, lan edo ikasketa eremuan) izango da.